Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2022ko irailaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4237

EBAZPENA, 2022ko irailaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko dirulaguntzak ematen baitira 2022ko ekitaldirako.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 25eko Aginduaren bidez, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2022ko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen (ekainaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 106. zk.).

Eskabideak aztertu ondoren, eta aipatutako deialdiko 13. artikuluarekin bat etorriz, balorazio-batzordeak, 2022ko uztailaren 20ko bilkuran, dirulaguntzak emateko proposamena egin zuen.

Horregatik guztiagatik, eta balorazio-batzordeak egindako proposamena ikusita, eta aginduarekin eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatu diren eskatzaileei bertan adierazitako dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei dirulaguntzarik ez ematea, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Proposatutako onuradunek dirulaguntzak arautzen dituen aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Laugarrena.– Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2022ko azaroaren 30ean bukatuko da, dirulaguntza hauek arautzen dituen aginduaren 6. artikuluarekin bat etorriz.

Bosgarrena.– Aginduaren 21. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dira dirulaguntzak.

Emandako dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa egiteko, aginduaren 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Betiere, diruz lagundutako proiektuak justifikatzeko epea 2022ko abenduaren 15ean bukatuko da.

Seigarrena.– Gastua justifikatu ondoren ordainduko dira agindu arautzailearen babesean emandako dirulaguntzak, dirulaguntzaren indarraldiaren bukaeran eta, betiere, eskatutako agiriak aurkeztu ondoren.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraziko zaie.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 15a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala