Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2022ko irailaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4236

AGINDUA, 2022ko irailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Amorebieta-Etxanoko «CPES Orue Eskola BHIP» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren (Bizkaia) titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «CPES Orue Eskola BHIP» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz ikastetxe horren titularra den erakundearen legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da eta indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Arau hauek hartu dira kontuan: heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «CPES Orue Eskola BHIP» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna «Pertsonen Garapenerako Ikerketa ta Garapen ITG Taldea» erakundeak dauka eta aurrerantzean «Durangaldeko Ibaizabal Koop. Elk.» erakundeak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak. Ikastetxea Bizkaian dago, Amorebieta-Etxanoko udalerriko San Miguel de Dudea auzoan, eta 48016765 kode-zenbakia du.

2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da eta ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala