Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2022ko irailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4220

AGINDUA, 2022ko irailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Mirada Solidaria-Begirada Lagunkidea Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2022ko apirilaren 29an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen Fundación Mirada Solidaria-Begirada Lagunkidea Fundazioaren estatutuak aldatzeko Eskritura Publikoa, zeina 2022ko apirilaren 5ean egiletsi baitzen Francisco Arriola Garrote Bilboko notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 428).

Egindako Eskritura Publikoan sartu zen fundazioaren patronatuko idazkaria den Ramón Múgica Alcorta jaunak, presidentearen oniritziarekin, 2022ko otsailaren 25ean egindako ziurtagiria, patronatuak 2022ko otsailaren 25ean egindako bilerarena. Bilera hartan, aho batez erabaki zen estatutuen 4.1 artikulua aldatzea, helbideari buruzkoa.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación Mirada Solidaria-Begirada Lagunkidea Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen 4.1 artikulua aldatzea, helbideari buruzkoa. Fundazioaren patronatuak erabaki zuen aldaketak egitea, 2022ko otsailaren 25ean; betiere, bat etorriz 2022ko apirilaren 5ean Francisco Arriola Garrote Bilboko notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 428).

Inskripzio honen ondoren, fundazioaren helbidea hau izango da: Errekalde zumarkalea 49-51, Bilbao.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 14a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala