Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2022ko irailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4212

AGINDUA, 2022ko irailaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Saileko Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskaritza zentralen bi lanpostu izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duenak, Hezkuntza Ikuskaritzako Ikuskaritza Zentralaren lanpostua ezarri zuen. Lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.6 artikuluak xedatzen duenez, ikuskari zentralak ikuskari nagusiaren mende egongo dira zuzenean, eta hezkuntza-arloan eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskari nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47. eta 48. artikuluetan eta Hezkuntza sailburuaren 2022ko abuztuaren 29ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2022ko irailaren 1eko EHAA), sail honetan bi lanpostu izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ainhoa Bustinza Vicandi andrea eta Miren Nekane Zabaleta Ibáñez andrea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentral izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek agindu honen egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala