Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2022ko irailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4130

EDIKTUA, 2022ko abuztuaren 29koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroaren espedienteei buruzko bertaratze izapidea betetzeko errekerimenduak jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen diren bertaratze izapidea (zehazten den egunetan eta eskabidearen inguruan) betetzeko errekerimenduak berariaz jakinaraztea jarraian adierazten diren pertsonei.

Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie Izatezko Bikoteen Erregistroaren Gipuzkoa lurralde historikoko administrazio-unitatearen aurrean (Intxaurrondo 70 - 20015 Donostia / San Sebastian; tel.: 943 02 26 49 – Helbide elektronikoa: parejas-gipuzkoa@euskadi.eus) bertaratu beharko dutela. Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan bertaratzen ez badira, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela eta eskaera bera artxibatu egingo dela.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 29a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana