Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2022ko irailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4127

IRAGARKIA, 2022ko irailaren 13koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitzaren ikuskaritza-prozedurako entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa.

Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Interesduna Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara (Andia kalea 13 - 5, Donostia) ager daiteke bost eguneko epean, entzunaldi-izapidearen edukia ezagutzeko. Iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamar eguneko epea izango du alegazioak egiteko eta egokitzat jotzen dituen dokumentuak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko irailaren 13a.

Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana