Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2022ko irailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4121

EBAZPENA, 2022ko irailaren 2koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2022. urtean toki-erakundeei artxibo-sistema martxan jartzeko eta/edo sendotzeko emandako eta ukatutako dirulaguntzen zerrenda.

2022ko ekainaren 17an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko ekainaren 8ko Agindua, 2022. urtean toki-erakundeei beren artxibo-sistema martxan jartzeko edota sendotzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 11. artikuluak dioenez, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, Kulturako sailburuordeari dagokio prozedura ebaztea, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik. Hortaz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea atxikitako eranskinetan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko ekainaren 8ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak (I. eranskina) eta, halaber, ezetsitako eskaeren zerrenda (II. eranskina).

Bigarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, jendeak horren berri izan dezan.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena espresuki jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 2a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana