Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2022ko irailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4113

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 14koa, Industriako sailburuordearena, Elkartek programaren 2022ko deialdiaren barruan diruz lagundu daitezkeen proiektuak hautatzeko I. fasea ebazten duena.

Zientzia-Teknologiako eragileek eskabideak eta dokumentazio osagarria aurkeztu dituzte 2022ko Elkartek programaren I. faseari heltzeko asmoz. Bada, horiek guztiak aztertu dira.

AURREKARIAK

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduak, 2022ko ekitaldirako diruz lagundu daitezkeen Elkartek programako proiektuak eskatzeko I. fasearen deialdia egitea aurreikusten du. Horrez gain, aginduak Elkartek Lankidetza Ikerketari Laguntzeko Programaren oinarri arautzaileak onartzen du.

Zientzia-Teknologiako eragileek eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkeztu dituzte Elkartek programa arautzen duen 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Elkartek programan diruz laguntzeko modukotzat hartzen dira elkarlaneko oinarrizko ikerketaren proiektuak, industria-ahalmen handia duten ikerketa-proiektuak eta interes berezikoak diren ekintza osagarriak, baldin eta 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritako baldintzak eta esparruak betetzen badituzte.

Proiektuak honela hautatzen dira (I. fasea): dirulaguntza jaso dezakeen proiektu mota bakoitzean norgehiagoka aplikatu da eta proiektuak erkatu dira, betiere Aginduaren 16. artikuluan ezartzen diren irizpideak eta prozedurak betez.

Proiektuak onartuko dira, baldin eta aipatu 16.2 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen badute.

Halaber, 16.3 artikuluak ondokoa ezartzen du; Aginduaren 7.4 artikuluan ezartzen den bezala, diruz lagunduko diren proiektuak puntuaziorik onena duten proiektuak izango dira, aurrekontu-partida agortu arte.

Beraz, proiektuak 16.2 artikuluan ezarritako irizpideen arabera hautatuak izateko puntuazioa lortzeak ez du bermatzen dirulaguntza jasoko duela.

Ebaluazio Organoak, Aginduan ezarritakoa betez, aurkeztutako eskaerak baloratu ditu eta hautatzea proposatzen den proiektuak eta ezestea proposatzen den proiektuak helarazi dizkio Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari. Proposamen horretan onartzea proposatzen diren proiektuen zerrenda dago, bakoitzari buruz honako hauek adierazita: ebaluazioan lortutako puntuazioa; onartutako aurrekontua, eta proiektua gauzatzeko epea. Ebazpen-proposamenaren barruan ere badago baztertzea proposatzen diren eskaeren zerrenda, horren zergatiak eta ebaluazioan lortutako puntuazioa zehaztuta.

Kargu Publikodunen Jokabide-kodea eta haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2022ko uztailaren 12ko EHAAn argitaratu den Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko ekainaren 30eko Aginduaren bitartez, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen abstentzioa aitortzen da eta Industriako sailburuordea haren ordezko izendatzen da Elkartek programaren 2022ko deialdiko I. fasea ebazteko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluak aurreikusten duenez, eskubide edo interes legitimoak kaltetzen dituzten egintzen kasuan, Administrazioak egintzaren edukiaren eta interesdunek, ezartzen den epean, egintza horren eduki osoaren berri izateko eta horren berri jasota gera dadin agertu ahal izango diren lekuaren laburpen bat argitaratuko du dagokion aldizkari ofizialean. Horretarako, eta ebazpen honek arriskuan jarri behar ez dituen jabetza industrialaren eskubideak babesteko, eskaera bakoitzaren inguruabar bereziak banan-banan helaraziko dira prozedura gauzatzen den egoitza elektronikoaren bidez.

Aipatu diren legezko manuak eta oro har aplikatzekoak diren bestelako xedapenak aztertu ondoren, Industriako sailburuordeak, ekainaren 30eko Aginduak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Proiektuak hautatu eta baztertzea, ebazpen honi atxikitzen zaion eranskinean zerrendatzen diren moduan.

Bigarrena.– I. fasean onetsi daitezkeen proiektu moduan hautatutako proiektuak sailkatzeko gutxieneko nota 68 puntutan ezartzea.

Ezarritako puntuazioa bera edo hortik gorako nota lortuko luketen proiektuak, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan Elkartek programako 2022. urteko deialdirako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera laguntza jasoko luketen proiektuak izango lirateke.

Indarreko legeriak aurreikusten dituen aurrekontu aldaketak onartuko balira, I. fasean onartu den diruz laguntzeko moduko proiektuak hautatzeko proposamena berrikusiko litzateke, eta gutxieneko nota berria jarriko litzateke.

Hirugarrena.– Azpimarratu behar da, onetsi daitezkeen proiektuak hautatzeko I. fasearen ebazpenak ez duela automatikoki bermatzen hautatutako proiektuei laguntzak ematea, fase horretan zenbait baldintza egongo baitira:

– Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzako titularraren ebazpenaren bidez II. faseko deialdia argitaratzea, 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduaren 11.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

– Dagokion laguntza-eskabidea aurkeztea, Agindu horren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Agindu horretan ezarritako betekizun guztiak betetzea, eta

– II. faseko deialdian kreditu nahikoa egotea.

Ebazpen honek ez dionez amaiera ematen administrazio-bideari, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 14a.

Industriako sailburuordea,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana