Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2022ko irailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4111

AGINDUA, 2022ko uztailaren 26koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko otsailaren 23ko Agindua, 2022. urtean Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak zehazten dituena eta, horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzarentzat 2022. urterako aurrekontu-mugak finkatzen dituena.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko otsailaren 23ko Aginduaren bidez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2022. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta 2022. urtean laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak zehaztu ziren; eta, horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzarentzat 2022. urterako aurrekontu-mugak finkatu ziren (2022ko martxoaren 7ko EHAA, 47. zenbakia).

Ukrainaren inbasioaren ziozko egungo egoera eragin larria izaten ari da gure gizartean, herritar askoren bizi-baldintzak nabarmen okertzea ekarri baitu, larrialdizko egoera ekonomikoak areagotu ahala. Testuinguru horretan, premiazko neurriak hartu behar izan dira EAEko pertsonak eta ekonomia babesteko. Neurri horien artean, gizarte-larrialdiko laguntzetarako partida handitu da, hasiera batean esleitutako partida ez zelako aski aurreikuspenen arabera EAEko udaletara iritsiko diren eskari guztiei erantzuteko.

Adierazitakoaren ondorioz, beharrezkoa da 2022ko otsailaren 23ko Aginduan hasieran aurreikusitako hornidurak areagotzea eta, horretarako, aparteko ezohiko kreditu-partida bat dago, 3.500.000 eurokoa, «Erreskate sozialeko funtsa» deritzon aurrekontu-programan. Hori guztia dela eta, beharrezkoa da lehen aipatutako Aginduko II. eranskinean ezarritako aurrekontu-muga aldatzea.

Horregatik guztiagatik, eta Lan eta Enplegu Sailak, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistemaren esparruan, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, gizarte-zerbitzuen esparruan, dituzten eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUGU:

Artikulu bakarra.– II. eranskina aldatzea Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko otsailaren 23ko Aginduan. Horren bidez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2022. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta 2022. urtean laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak zehazten dira; eta, horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzarentzat 2022. urterako aurrekontu-mugak finkatzen dira.

Honela geratzen da aipatutako eranskina:

(Ikus .PDF)
AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 26a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana