182. zk., 2022ko irailaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4096
AGINDUA, 2022ko abuztuaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Eucarístico San José» haur-eskola pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.
Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Eucarístico San José» haur-eskola pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz, ikastetxe horren titularrak hasarazitako espedientea ikusi da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematen zaio:
Kode-zenbakiak: 012508 eta 20004186
Izen generikoa: Haur-eskola pribatua
Izen espezifikoa: «Eucarístico San José»
Titularra: Hermanas Mercedarias del Santísimo Sacramento
Helbidea: San Antonio auzoa, 11, Herrera
Udalerria: Donostia / San Sebastian
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
2. artikulua.– Jarduerak eteteko baimenak 2022-2023 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari. Ikastetxeari Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena ematen zion agindua ondoriorik gabe geratuko da egun horretatik aurrera.
3. artikulua.– Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeak baimentzeari buruz indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 31.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.