Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2022ko irailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4084

IRAGARKIA, 2022ko abuztuaren 19koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroaren espedienteei buruzko bertaratze izapidea betetzeko zenbait errekerimendu jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen diren bertaratze izapidea (zehazten den egunetan eta eskabidearen inguruan) betetzeko errekerimenduak berariaz jakinaraztea jarraian adierazten den pertsonari.

Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunak jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunari jakinarazten zaio Izatezko Bikoteen Erregistroaren Araba lurralde historikoaren administrazio-unitatearen aurrean (Samaniego 2 - 01008 Vitoria-Gasteiz; tel.: 945 01 70 40 – Helbide elektronikoa: parejas-alava@euskadi.eus) bertaratu beharko duela. Horretarako, 10 eguneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horrekin batera, interesdunari jakinarazten zaio ezen, epe horretan bertaratzen ez bada, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela eta artxibatu egingo dela.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 19a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala