181. zk., 2022ko irailaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4076
IRAGARKIA, 2022ko abuztuaren 4koa, Etxebizitzaren Arabako lurralde-ordezkariarena, dokumentazio-errekerimendua jakinarazteko dena.
Aipatutako egintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Etxebizitzaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango da (Samaniego kalea 2, 1., Vitoria-Gasteiz), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 4a.
Etxebizitzaren Arabako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.