Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2022ko irailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4071

IRAGARKIA, honen bidez, ibilgailu baten hondakin-tratamenduari buruzko akordioa jakinarazten da.

Behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamendua erabakitzeko akordioak interesdunei helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Bestalde, 39/2015 Legearen 112. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ebazpen hauen aurka interesdunek gora jotze errekurtsoa jar diezaiokete Trafikoko zuzendariari. Horretarako hilabeteko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2022ko abuztuaren 9a.

Gipuzkoako Trafikoko lurralde-arduraduna,

XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala