Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2022ko irailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4069

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 1ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean azaltzen baita Europar Batasunak finantzatutako Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan - NextGenerationEU, 2021-2023 epealdiari dagozkion Euskadiko zinema-aretoak sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko, emandako dirulaguntzen zerrenda.

AURREKARIAK

1.– 2022ko martxoaren 4an argitaratu zen 46 zenbakidun EHAAan 2022ko otsailaren 15eko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2021-2023 epealdiari dagozkion Euskadiko zinema-aretoak sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko dirulaguntzak ematea arautzen duena eta horretarako deialdia egiten duena, Europar Batasunak finantzatutako Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan - NextGenerationEU.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko otsailaren 15eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak eta onuradunak (I. eranskina) eta ukatu eta artxibatutako eskabideak (II. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 1a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala