Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2022ko irailaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4066

AGINDUA, 2022ko uztailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Durangoko (Bizkaia) «Maristak Durango» Lanbide Heziketako ikastetxe integratu pribatuaren baimena.

«Maristak Durango» Lanbide Heziketako ikastetxe integratu pribatuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da. Izan ere, ikastetxeak baimena eskatzen du Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaroa gehitzeko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraikiz egin dira. Gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duena; 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; 479/2020 Errege Dekretua, apirilaren 7koa (maiatzaren 13ko BOE), informazioaren teknologien inguruneetan zibersegurtasuna espezializazio-ikastaroa ezartzen duena eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena, apirilaren 13ko 261/2021 (maiatzaren 7ko BOE) Errege Dekretuak aldatzen duena; arlo honetan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horren bestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Aldatu egiten da 2022-2023 ikasturterako jarraian zehazten den ikastetxearen baimena.

Kode zenbakia: 48004143 eta 014728.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratua.

Izen espezifikoa: «Maristak Durango».

Titularra: Hermanos Maristas.

Helbidea: Juan Antonio Abasolo 6.

Udalerria: Durango.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Lanbide heziketako goi-mailako espezializazio-ikastaro hau gehitzea: «Zibersegurtasuna informazioaren teknologien inguruneetan».

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

• Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

– Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

– Elektrizitatea eta elektronika lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

– Elementu metalikoen fabrikazioa, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Mekanizazioa erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Fabrikazio mekanikoko-diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

– Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Informazioaren teknologien inguruneetan zibersegurtasuna goi-mailako espezializazio-ikastaroa. Edukiera: ikastaro 1.

• Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.

– Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu egingo dira eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da aplikatu beharreko lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, hezkuntzarako eskubidea arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko; horiez gainera informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere badituzu.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=es)

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimena emateak ez dakar berekin hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro aurretik.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala