Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2022ko irailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4012

IRAGARKIA, Euskal Herriko Unibertsitatearen jabetzako aparkalekuaren partzela bat bigarren enkante bidez besterentzeko prozedura irekiari buruzkoa.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateratuaren 100.1 artikuluan eta UPV/EHUko errektorearen 2022ko uztailaren 4ko Ebazpenean ezarritakoa betez, UPV/EHUk Bilbon jabetzan duen higiezin bat bigarren enkante bidez besterentzeko prozedura publikoaren deialdia argitaratzen da.

OINARRIAK

1.– Esleipena egingo duen erakundea:

a) Organismoa: UPV/EHUko Errektoregoa. Errektoregoaren eraikina. Sarriena auzoa z.g. 48940 Leioa.

b) Espedientea izapidetuko duen atala: Ondare eta Kontratazioko Gerenteordetza, Ondare Zerbitzua. Telefonoa 94 601 50 30.

c) Espedientearen zenbakia: OP 01/21B.

2.– Prozeduraren xedea:

UPV/EHUk jabetzan duen higiezin honetarako eroslea hautatzea: Bilboko María Díaz de Haro kaleko 31. zenbakian eta Simón Bolívar kaleko 19. zenbakian dagoen garajeko 99. aparkalekuaren partzela.

Higiezina kargarik eta zamarik gabe dago.

3.– Interesdunak:

Kontratatzeko gaitasuna duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek hartu ahal izango dute parte prozedura honetan, aintzat hartuta Kode Zibilean kontratu mota guztietarako gaitasun orokorrari buruz jasotako arauak eta, bereziki, salerosketa kontratuei eta enkante publikoen prozeduretan parte hartzeari buruzkoak.

Ezin izango dute prozeduran parte hartu Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritakoaren arabera Administrazio publikoekin kontratatzeko debekua jaso dutenek.

4.– Esleipena egiteko prozedura:

Prozedura irekia izango da, lizitaziorako oinarrizko tasaren gaineko goranzko enkante bidezkoa. Eskaintzak gutun azal itxian aurkeztu beharko dira eta baldintza juridiko-ekonomikoen agirian ezarritakoari jarraituko zaio.

5.– Oinarrizko prezioa:

Hogeita hamahiru mila seiehun eta hogeita zazpi euro eta hogeita hamasei zentimo (33.627,36 euro), kopuru hori bat dator Bizkaiko Foru Aldundiak higiezinari ezarritako gutxieneko balio esleigarriarekin. Kopuru horrek % 19,87ko beherapena dakar lehen enkantearen oinarrizko prezioarekin alderatuta.

6.– Eskaintzak aurkezteko epea:

Hilabete, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

7.– Lizitatzaileentzako dokumentazio interesgarria:

Higiezinaren jabetza titulua, baldintza juridiko-ekonomikoen agiria eta gainerako dokumentazio interesgarria UPV/EHUko Ondare Zerbitzuaren webgunean daude interesdunen eskura, bai eta aipatutako Ondare Zerbitzuan bertan ere (Errektoregoaren Eraikina, Sarriena auzoa z.g., Leioa).

8.– Bisiten araubidea:

Higiezina bisitatu nahi dituztenek hitzordua hartu beharko dute aurrez, 94 601 50 30 telefonora deituta.

9.– Eskaintzak proposatzeko eredua:

Baldintza juridiko-ekonomikoen agirian agertzen dena.

10.– Bermea:

Enkantean parte hartu ahal izateko, berme bat osatu beharko da aldez aurretik, lizitaziorako oinarrizko prezioaren % 20koa, baldintza juridiko-ekonomikoen agirian jasotakoari jarraikiz.

Leioa, 2022ko uztailaren 21a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala