Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2022ko abuztuaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3799

JAKINARAZPENAK, ordainketa zatitzeko ebazpen batzuei buruzkoa.

Jarraian adierazten den administrazio-egintzaren jakinarazpena egin nahi izan da, baina Administrazio honi egotzi ezinezko arrazoiak direla medio, ezin izan zaio jakinarazpenik egin pertsona interesdunari.

Ondorioz, dei egiten zaio erantsitako zerrendan agertzen den interesdunari edo haren legezko ordezkariari –behar bezala egiaztatua dela–, jakinarazpena jasotzeko ager dadin, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan: 08:15etik 14:30era.

Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan jasotako espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, agertzeko finkatutako epea bukatu eta hurrego egunetik aurrera.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 27a.

Finantza Politikako zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala