Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2022ko abuztuaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3796

JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozedurako egintzei buruzkoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 73. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluari dagokienez, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazteko, baina ezinezkoa izan da administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo beren legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuta egon behar dira– jakinarazpena jasotzera joan daitezen Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetara (jarraian zehazten dira) iragarki hau Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun natural igaro baino lehen.

Epealdi horretan interesduna agertzen ez bada, hurrengo egunetik aurrera egintza joko da, lege-ondorio guztietarako, betearazpen-prozedurako egintzei buruzko jakinarazpena (espedientea eranskinean zehazten da).

Halaber, ordezkaritza eman nahi izanez gero, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko da.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 22a.

Finantza Politikako zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala