Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2022ko abuztuaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3790

AGINDUA, 2022ko uztailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Iruraiz-Gaunan (Araba) dagoen CPEIPS «Geroa Waldorf Eskola» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.

Iruraiz-Gaunan (Araba) dagoen CPEIPS «Geroa Waldorf Eskola» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den entitatearen ordezkariak Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate bat gehitzeko baimena eskatzeko hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0tik 3 urtera bitarteko umeentzako Haur Eskoletarako gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (azaroaren 19ko BOE); arlo honetan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Haur Hezkuntzako unitate bat gehitzeko 2022-2023 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakia: 010540 eta 01006794

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua

Izen espezifikoa: «Geroa Waldorf Eskola»

Titularra: Geroa Waldorf Eskola Kooperatiba Elkartea

Helbidea: Geltokia 33

Udalerria: Iruraiz-Gauna

Lurralde Historikoa: Araba

Baimena: Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, honelako edukierakoak:

• unitate bat 1 eta 2 urte bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostu.

• unitate bat 2 eta 3 urte bitarteko ikasleentzat, 18 ikaspostu.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 2 unitate, 50 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularrak edukiko du baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENA

Agindu honetako baimena emateak ez dakar berekin hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntza lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro aurretik.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala