Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2022ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3741

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Bidasoko Ospitalean dauden giza gorpuak jaso eta behar bezala kudeatzeko errekerimendua, baimendutako hileta-enpresa baten bidez.

Interesdunari errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan (NAN: 15161104-X), eta jakinarazpentzat har dezan. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten zaizkio:

1.– Errekerimenduaren testu osoa eskura duzu Bidasoako Ospitaleko Zuzendaritza Medikoaren egoitzan (Zubieta finka, Mendelu auzoa z.g., 20280 Hondarribia, Gipuzkoa).

2.– Interesdunak hamar egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, egindako errekerimendua betetzeko eta Bidasoko Ospitalean dauden giza gorpuzkiak jaso eta kudeatzeko, baimendutako hileta-enpresa baten bidez.

3.– Osterantzean, espedientea erakunde eskudunei helaraziko zaie, hala badagokio, dagokion zehapen-espedienteari hasiera eman diezaioten eta nahitaezko betearazpena eska dadin, betiere behin eta berriz aipatzen diren gorpuzkiak kentzeko eta behar bezala kudeatzeko betebeharraren kontura.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hondarribia, 2022ko uztailaren 21a.

Bidasoko ESIko zuzendari medikoa,

MARÍA EUGENIA ALKIZA EIZAGIRRE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala