Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2022ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3740

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Ertzaintzako zuzendariak jarraian zehaztuko diren legeen ezarritakoa hausteagatik emandako ebazpenak: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBL); 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena (SPL).

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta beren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasun sailburuordeari iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen. Espedientea aztergai dago Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio).

2.– Isuna ordaintzeko epealdia:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinaraziz gero, jakinarazpenaren egunetik hurrengo hilaren 5era arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinaraziz gero, jakinarazpenaren egunetik hurrengo hilaren 20ra arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epealdia isuna ordaintzeko epealdiaren ondoren amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epealdia amaitu ondoko lehen egun baliodunera arte luzatuko da isuna ordaintzeko epealdia, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).

3.– Isuna bi modutan ordaindu daiteke: zehapen-ebazpenari erantsitako ordainketa-gutuna honako finantza-erakunde hauetan aurkeztuta: Kutxabank, Banco Santander, Laboral Kutxa, Banco Sabadell, Bankoa, BBVA, CaixaBank, Caja Rural de Navarra. Beste entitate batzuetako txartelak erabilita (Internet: http://www.euskadi.net/nireordainketa) ordainketa-gutuneko datuak erabilita.

4.– Isuna borondatezko epealdian ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5.– Herritarren segurtasuna babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.16 artikuluan arautzen diren arau-hausteengatik adingabeei ezartzen zaizkien isunak eten ahal izango dira, baldin eta, arau-hausleek eta beren legezko ordezkariek eskatuta, tratamendua edo errehabilitazioa egitea beharrezko badute, edo berriz hezteko jarduerak egitea onartzen badute (bosgarren xedapen gehigarria). Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hamabost egun baliodun igaro baino lehen.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa edukiko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Erandio, 2022ko uztailaren 28a.

Ertzaintzako zuzendaria,

VICTORIA DE JESÚS LANDA MOÑUX.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala