Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2022ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3734

1398/2022 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagu-siarena, zeinaren bitartez Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Biokimika Klinikoko Mediku-Teknikaria kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 889/2022 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Biokimika Klinikoko Mediku-Teknikaria kategoriaren oinarri espezifikoak onartu ziren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako).

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

ERANSKINA
FAK. ESP. BIOKIMIKA KLINIKOKO MEDIKU-TEKNIKARIA

Batzordeburua:

– Titularra: Bernal Canton, Ana Maria.

– Ordezkoa: Izcara Domingo, Maria Lourdes.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra:Baraldo Hualde, Jesus.

– Ordezkoa: Muguerza Iraola, Raquel.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Cruz Iglesias, Elena.

– Ordezkoa: Izquierdo Vicente, Maria Jesus.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Gil Rodriguez, Eva Lorea.

– Ordezkoa: Lazaro Naranjo, Maria Angeles.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Gradin Purroy, Maria de las Mercedes.

– Ordezkoa: Mar Medina, Maria del Carmen.

Idazkaria:

– Titularra: Andres Alvarez, Maite Sope.

– Ordezkoa: Basurto Neira, Idoya.


Azterketa dokumentala