Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2022ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3725

1389/2022 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagu-siarena, zeinaren bitartez Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Zainketa Aringarrien Medikua kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 880/2022 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Zainketa Aringarrien Medikua kategoriaren oinarri espezifikoak onartu ziren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako).

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

ERANSKINA
FAK. ESP. ZAINKETA ARINGARRIEN MEDIKUA

Batzordeburua:

– Titularra: Bañuelos Gordon, Ana Maria.

– Ordezkoa: Sandoval Negral, Julio Cesar.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Cuende Garces, Ana Lourdes.

– Ordezkoa: Suberbiola Unanue, Iñigo.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Iriarte Uranga, Lina Maria.

– Ordezkoa: Delgado Vicente, Miriam.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Serna Bredda ,Igone.

– Ordezkoa: Santiago Ayarza, Martin Jose.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Regalado De Los Cobos, Jose.

– Ordezkoa: Ferro Castro, Begoña.

Idazkaria:

– Titularra: Urrutia Erausquin, Amaya.

– Ordezkoa: Aparicio Sanz, Miriam.


Azterketa dokumentala