Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2022ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3722

1386/2022 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Haur Psikiatriako Medikua kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 855/2022 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Haur Psikiatriako Medikua kategoriaren oinarri espezifikoak onartu ziren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako).

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

ERANSKINA
FAK. ESP. HAUR PSIKIATRIAKO MEDIKUA

Batzordeburua:

– Titularra: Gonzalez Serrano, Fernando.

– Ordezkoa: Artola Piñeiro, Maialen.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Antunez Maria, Begoña.

– Ordezkoa: Artaraz Ocerinjauregui, Batirtze.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Arias Revuelta, Idoia.

– Ordezkoa: Garcia Ruiz, Myriam.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Kerexeta Lizeaga, Iñaki.

– Ordezkoa: Fernandez Rivas, Maria Aranzazu.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Arrechea Garcia, Natalia.

– Ordezkoa: Gabilondo Azpiri, Maria.

Idazkaria:

– Titularra: Perez Patxo, Maria Lourdes.

– Ordezkoa: Urrutia Erausqin, Amaya.


Azterketa dokumentala