Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2022ko abuztuaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
3697

IRAGARKIA, zarataren maparen hasierako onarpenari buruzkoa.

Osoko Bilkurak 2022ko uztailaren 15ean egindako ezohiko bileran hasierako onarpena eman zion Amorebieta-Etxanoko udalerriko Zarataren Mapari. Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 10. artikulua betez, jendaurrean jartzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Ediktu Taulan argitaratuko den iragarkiaren bidez, azken argitalpenetik hilabeteko epean dokumentazioa aztertu eta egoki iritzitako alegazio edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Dokumentazioa Amorebieta-Etxanoko Udaleko egoitza elektronikoan argitaratuta dago (http://e-udala.amorebieta-etxano.eus/ iragarki-taula), eta Udal Bulego Teknikoan ere kontsultatu ahal izango da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Amorebieta-Etxano, 2022ko uztailaren 20a.

Jarduneko Alkatea,

ANARTZ GANDIAGA ZARAZUA.


Azterketa dokumentala