Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2022ko abuztuaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3678

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian izapidetzen ari den 194/2022-B prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2. epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

194/2022-B prozedura laburtua, izangai batek hasitakoa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2022ko apirilaren 7ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek 2021eko azaroaren 24ko ebazpenaren kontra jarritako aukerako berraztertze-errekurtsoa ezeztu zuen; ebazpen horren bitartez Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 20ko ebazpen baten bidez (2020ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.) deitutako oinarrizko eskalako agentearen kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo utzi zuten errekurtsogilea.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik bederatzi egun igaro baino lehen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2. epaitegira joan daitezen, nahi izanez gero, beren legezko interesen alde egitera.

Arkauti, 2022ko uztailaren 8a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala