160. zk., 2022ko abuztuaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
3655
IRAGARKIA, Arabako Osasuneko lurralde-ordezkariarena, espedienteen instruktoreak eman dituen zehapen-prozeduren ebazpen-proposamenak jakinaraztekoa.
Ebazpen-proposamen horien ohiko jakinarazpena egiten saiatu arren ezinezkoa izan da. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da.
Legezko ohartarazpenak:
Interesdunak hamabost egun balioduneko epea du jakinarazpen honen biharamunetik zenbatzen hasita, alegazioak aurkezteko, halaber, Arabako Osasuneko Lurralde Ordezkaritza honetan espedientea aztertu ahal izango du (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz, Araba), gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko eta bertan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Isuna jakinarazpen honen ondorengo hamabost eguneko epean ordainduz gero, zenbatekoa 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honetan adierazitako helbidean eskatu ahal izango du.
Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan izango ditu ondorioak, epe-zenbaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 20a.
Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,
GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.