Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2022ko abuztuaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3654

IRAGARKIA, 529/2022 prozedura arruntean (3. sekzioa) interesa duten pertsonak epatzeari buruzkoa.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak xedatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira bidaltzea honako prozedura honi lotutako administrazio-espedientea:

529/2022 prozedura arrunta, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren 2022ko maiatzaren 24ko 54/2022 Ebazpenaren aurka jarri dena. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, argitaratzen da Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzera bideratutako enplegu publikoaren eskaintza onartzeko erabakia.

Aurkeztu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak egonkortzera bideratutako enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa da.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozedura horretan interesa dutenak epatzen dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik bederatzi egun igaro aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira joan daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 29a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.


Azterketa dokumentala