Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2022ko abuztuaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3647

1518/2022 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzen-dari-gerentearena, zeinaren bidez Cristina Irigoyen Laborra andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Oftalmologiako Atal Sanitarioko buru (Erretinako Unitate Mediko eta Kirurgikoa) aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen ekainaren 21eko 823 /2021 Ebazpenaren bitartez, deialdi publiko bat egin zen Donostialdeko ESIko Oftalmologiako Atal Sanitarioko Burua (Erretinako Unitate Mediko eta Kirurgikoa) lanpostua betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez (2021eko abenduaren 9ko EHAA 245. zk., eta 2021eko abenduaren 16ko BOE 300. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Cristina Irigoyen Laborra andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetzako Donostialdeko ESIko Oftalmologiako Atal Sanitarioko buru (Erretinako Unitate Mediko eta Kirurgikoa).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Cristina Irigoyen Laborra andrea izendatzea Osakidetzako Donostialdeko ESIko Oftalmologiako Atal Sanitarioko buru (Erretinako Unitate Mediko eta Kirurgikoa) aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2022ko ekainaren 13tik aurrera izan zituen ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartuta aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Donostialdeko ESIari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko ekainaren 23a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala