Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2022ko abuztuaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3625

145/2022 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miren Idoia Revilla Uzkiza andrea Bizkaiko Emergentzietako Zerbitzuburu kargutik kentzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.

144/2015 Ebazpenaren bidez, Miren Idoia Revilla Uzkiza andrea Bizkaiko Emergentzietako zerbitzuburu izendatu zuten, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak Erakundean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miren Idoia Revilla Uzkiza andrea Bizkaiko Emergentzietako Zerbitzuburua kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak Erakundean, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko uztailaren 31ko lanaldia bukatzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Langileen Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko uztailaren 15a.

Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentea,

OSCAR ALLER GARCIA.


Azterketa dokumentala