Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2022ko abuztuaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3623

172/2022 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinen bidez izendatzen den, izendapen aske bidez, Isabel Alonso Durana andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Arabako Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Gainbegirale (Psikiatria).

Maiatzaren 4ko 127/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Arabako Osasun Mentaleko Sarean Gainbegirale lanpostu bat (Psikiatria) izendapen askez betetzeko deialdia egin zen.

Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ondoren, baita dagokion izendapen-proposamen egokia egin ere, eta Isabel Alonso Durana andrearen ezagutza akademikoa eta profesionala kontuan hartuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Arabako Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Gainbegirale (Psikiatria) izendatu beharko litzateke, izendapen askearen bidez.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen hirugarren arau erkidearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Isabel Alonso Durana andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Arabako Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Gainbegirale (Psikiatria) izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Izendapen askearen prozeduraren bidez lanpostuetarako izendatutako langileak hautazko izaeraz kargutik kendu ahal izango ditu izendapena egin zuen organoak. Lanpostua uzteak edo kargutik kentzeak beste lanpostu funtzional batera lekualdatzea ekarriko du. Nolanahi ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzak mantenduko dira, eta ezaugarri bereko lanpostuari atxikiko zaio, ahal dela izendapena egin aurretik betetzen zuen antolamendu- eta lurralde-eremu berean. Atxikipenak kargua utzi eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzan ezarritako prozeduraren arabera egingo da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Jakinaraz bekie Ebazpen hau interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 24a.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

MIREN EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.


Azterketa dokumentala