Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2022ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GALDAKAOKO UDALA
3594

IRAGARKIA, enplegu publikoa egonkortzeko eskaintzari buruzkoa.

2022ko maiatzaren 18ko, 1102 zenbakidun Alkatetzaren dekretu bidez, Galdakaoko Udalaren 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu da, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluarekin eta Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22. artikuluarekin bat etorriz, bertan ezartzen baita langile berriak sartuz bete behar diren giza baliabideen beharrak, aurrekontu-esleipena dutenak, Enplegu Publikoaren Eskaintzaren xede izango direla. Plantillan izandako aldaketak kontuan hartuta eta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren lan-eskaintzak indarrik gabe uztea, 20/2021 Legearen edukia kontuan hartuta eta egonkortze-prozesuen eraginpeko plazak identifikatu ondoren.

Bigarrena.– 2022ko ekitaldirako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea, salbuespenez eta ohiz kanpoko eran, II. eta III. eranskinetan jasota dauden egonkortze- plazei dagokiena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Lan-eskaintza publiko honen ondoriozko deialdietan, karrerako funtzionario izendatutakoek, lanpostuaz jabetzean, lanpostua gordetzeko eskubiderik gabeko eszedentzia eskatzen badute, haiek hutsik lagatako plazak esleitu ahalko dira. Horretarako, epaimahai kalifikatzaileak karrerako funtzionarioak izendatzeko egindako proposamen osagarria erabiliko da.

Laugarrena.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen V. Tituluan, Hizkuntza Normalizazioari buruzkoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan xedatutakoa betetzeko, enplegu-eskaintzan jasotako lanpostuen hizkuntza-eskakizunak dagozkien eranskinetan ezartzen direnak izango dira.

Bosgarrena.– Udal honen Lan Eskaintza Publikoa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Udaleko iragarki-oholean, eta horren laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek jakin dezaten eta interesdunek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten, eta gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legean aurreikusitako publizitatea ematea.

Galdakao, 2022ko maiatzaren 18a.

Alkatea,

IÑIGO HERNANDO ARRIANDIAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala