Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa, IKEKS SA Sozietate Publikoarena, erakundearen zuzendari nagusiaren izendapena eta zerbitzu-prestazioaren hasiera-data argitaratzeko dena.
Kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuaren 9. artikuluko 2. zenbakian xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da Arrate Aranbarri Osoro andrea izendatu dela erakundearen zuzendari nagusi. Zerbitzu-prestazioa 2022ko uztailaren 15ean hasiko da.
Bilbao, 2022ko uztailaren 20a.
Administrazio Kontseiluko presidentea,
ZIGOR URKIAGA URKIZA.