Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2022ko abuztuaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3568

AGINDUA, 2022ko uztailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Industria Gipuzkoa Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

2022ko maiatzaren 17an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, Fundación Industria-Gipuzkoa Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Horrekin batera administrazio espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zuen.

Estatutuen 5. artikuluak, fundazioaren helburuak ezartzen dituenak, honako hau dio:

«Fundazioak interes orokorreko helburu hauek ditu: batez ere Gipuzkoako industriarako teknologia eta talentua konektatzea eta bideratzea, balioa sortuz eta erreferentea izanik teknologia talentu onenarekin lurreratzeko prestatuta dauden erakundeak edukitzen egiten duen ekarpenagatik, gizartean eragin positiboa sortuz.

Horretarako, fundazioan konfiantza duten onuradunen etengabeko lankidetza eta harremana bultzatuko du (hau da, enpresena, erakundeena eta beste edozein pertsona juridikorena), industriarentzat edo, oro har, gizartearentzat interesgarriak diren jardueren bidez. Jarduera horien bidez, ezagutza eskuratu, sortu, aplikatu eta etengabe trukatu ahal izango da, enpresen lehiakortasuna garatu eta indartzeko, batez ere teknologiaren, berrikuntzaren eta kudeaketaren arloetan, eta, azkenik, onura ekonomiko iraunkorra lortzen eta, azkenik, gizartearen onura orokorra lortzen lagunduko du».

Hasierako zuzkidura 30.000 euroko diruzko ekarpena izango da. Fundatzaileak, Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak, erabat ordainduta dago.

Jarduerak garatzeko lurralde-eremu nagusia Gipuzkoako Lurralde Historikoa izango da, eta egoitza helbidea hurrengoa: Zubieta kalea 38, behea (20007), Donostia.

Fundazioaren hasierako patronatuak honako kargu eta kide hauek ditu, haien izendapena entitate fundatzailean duten karguaren ondorio delarik. Bestetik, eraketa-eskrituran jasota dago onarpena:

– Presidentea: Asier Anacabe Uriarte.

– Presidenteordea: José Ángel Plaza Oscoz.

– Idazkaria (patronoa izan gabe): Alesander Abacens Nieva.

– Kidea: Iñigo Celigüeta Azurmendi.

– Kidea: Jaione Ganzarain Epelde.

– Kidea: María Soledad García Grande.

– Kidea: María Teresa García de Cortazar.

– Kidea: Amaia Gomendio Ruiz.

– Kidea: Tania Herrador Asenjo.

– Kidea: María Herrero Eizmendi.

– Kidea: Miguel Ángel Madoz Michaus.

– Kidea: Ignacio Martín San Vicente.

– Kidea: José Miguel Martínez Rodríguez.

– Kidea: Luis Mariano Matey Muñoz.

– Kidea: Faustino Mujika Garitano.

– Kidea: Enrique Oñoro Pancorbo.

– Kidea: Olatz Fernández Blanco.

– Kidea: Ainhoa Lete Nuñez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2022ko ekainaren 3an bildu zen, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasunari buruzko inskripzio-eskaera baloratzeko eta, aho batez aldeko txostena eman zuen, bileraren Aktan jasotakoaren arabera.

Era berean, 2022ko ekainaren 3an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman zuen.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, eraketa espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Fundación Industria-Gipuzkoa Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea F-475 erregistro zenbakiarekin, bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, 2022ko maiatzaren 17an, Donostian, D. José Carlos Arnedo Ruiz notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoaren arabera (protokolo-zenbakia: 1095).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 14a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala