Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2022ko abuztuaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3567

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2022ko ekainaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa argitaratzea xedatzen duena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak programatutako edo baimendutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei eta landunei zuzendutako euskarazko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak egiteko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 13ko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko kudeaketa-gomendioaren akordioa argitaratzea xedatzen da, Lanbidek programatutako edo baimendutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei eta landunei zuzendutako euskarazko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak egiteko, (2022ko uztailaren 1eko EHAA, 127. zk.). Beraz, zuzendu egiten dira:

– Euskarazko argitalpenean, 2022/3014 (8/3), laugarren klausulan, «Jarduerak finantzatzea»,

honako hau dioenean:

«b) Hiru lurraldeetako beste udalerri batzuetako euskaltegietan emandako ikastaroen matrikula, 2,00 euro/ordu/ikasle.»

honela esan behar du:

«b) Hiru lurraldeetako beste udalerri batzuetako euskaltegietan emandako ikastaroen matrikula, 2,50 euro/ordu/ikasle.»

– Euskarazko argitalpenean, 2022/3014 (8/5), Hamargarren klausulan, «Aldeen betebeharrak»,

honako hau dioenean:

«j) Egindako prestakuntza-ekintzen gastuak justifikatzea, ezarritako moduan eta agirien bitartez, 2022ko irailaren 30a baino lehen»

honela esan behar du:

«j) Egindako prestakuntza-ekintzen gastuak justifikatzea, ezarritako moduan eta agirien bitartez, 2023ko irailaren 30a baino lehen»

– Euskarazko argitalpenean, 2022/3014 (8/6), Hamaikagarren klausulan, «Gastuen justifikazioa»,

honako hau dioenean:

«HABEk Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztuko ditu, 2022ko irailaren 30a baino lehen, agindu honen esparruan egindako hizkuntza-gaikuntzako prestakuntza-ekintzen ondorioz sortutako gastuen frogagiriak»

honela esan behar du:

«HABEk Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztuko ditu, 2023ko irailaren 30a baino lehen, agindu honen esparruan egindako hizkuntza-gaikuntzako prestakuntza-ekintzen ondorioz sortutako gastuen frogagiriak»

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala