Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2022ko abuztuaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EIBARKO UDALA
3535

IRAGARKIA, Eibarko udalerriko zarata-mapa jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Eibarko Udalak udalerriko zarata-mapa egin du, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarritakoa betez.

213/2012 Dekretuaren 13. Artikuluak ezarritako betez, 2022ko maiatzaren 19ko. Ebazpenaren bidez, mapa hori jendaurrean jartzea erabaki zen.

Hilabeteko epea ezartzen da espedientea jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko. Epe horretan espedientea aztertu nahi duenak eskuragarri izango du Hirigintza eta Ingurumen Saileko bulegoetan (Untzaga plaza 1). Ildo beretik, webgunean ere kontsultatu ahal izango da (https://www.eibar.eus/eu/udala/dokumentazioa-erakusketa-publikoan/espedienteak?set_language=eu).

Eibar, 2022ko maiatzaren 23a.

Alkatea,

JON IRAOLA IRIONDO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana