Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2022ko abuztuaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3521

559/2022 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Inmaculada Mancisidor Garay andrea izendatzen den Giza Baliabideen Zuzendaritzako (Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetza) Plangintza eta Antolakuntza Zerbitzuko Atal Korporatiboko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.

Ikusita Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako (Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetza) Plangintza eta Antolakuntza Zerbitzuko Atal Korporatiboko Burua lanpostua betetzeko deialdia, 2022ko martxoaren 8ko 250/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua (2022ko martxoaren 22ko EHAA).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, balorazio-batzordearen ustez, Inmaculada Macisindor Garay andrea aproposa da deialdiko lanposturako eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Inmaculada Mancisidor Garay andrea izendatzea Plangintza eta Antolakuntza Zerbitzuko Atal Korporatiboko buru, Zuzendaritza Nagusian.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu dezake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu duen langilea. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 30a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana