Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2022ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3456

AGINDUA, 2022ko uztailaren 20koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ematen baita 2022. urtean COVID-19 laguntzak zinema-emanaldien arloan diharduten, eta zuzeneko musika-aretoak kudeatzen dituzten eta zuzeneko musika sustatzen duten profesional pribatuei emandako dirulaguntzen berri.

AURREKARIAK

1.– 2022ko maiatzaren 4ko EHAAn argitaratu zen (85. zk.) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko apirilaren 12ko Agindua, zeinaren bidez 2022. urterako COVID-19 laguntzak arautzen eta iragartzen baitira zinema-emanaldien arloan diharduten, zuzeneko musika-aretoak kudeatzen dituzten eta zuzeneko musika sustatzen duten profesional pribatuentzat.

2.– 1/1997 Legegintza Dekretuaren (azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duena) 49.2 atalean ezarritakoa jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko apirilaren 12ko Aginduaren babesean, 2022. urterako COVID-19 laguntzat zinema-emanaldien arloan diharduten, zuzeneko musika-aretoak kudeatzen dituzten eta zuzeneko musika sustatzen duten profesional pribatuentzako emandako dirulaguntzak (I. eranskina) eta ukatutako eskabideak (II. eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 20a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala