Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, likidazio-fasean dagoen Goikaravan Koop. Elk. Txikia sozietatearen desegiteari eta likidazioari buruzkoa.
Indarreko araudian ezartzen dena betez, guztiek jakin dezaten, honako hau jakinarazten da: 2022-06-30ean egin zen batzar orokor berezian aho batez erabaki zen «Goikaravan Koop. Elk. txikia» sozietatea desegitea eta likidatzea, eta likidatzaileak aurkezturiko likidazio-balantzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartu ziren. Sozietate kooperatiboaren desegiteari eta likidazioari buruzko dokumentazioa sozietatearen egoitzan gordeta dago, interesdunen eskura.
Zegama, 2022ko uztailaren 18a.
Likidatzailea,
ASIER ERRASTI ASTIAZARAN.