Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2022ko uztailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3443

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak turismoaren arloko zehapen-prozeduran emandako ebazpena.

Aipatutako egintza horren jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozedura honetan interesa duenak (eranskinean dago identifikatuta) ebazpenaren testu osoa ikusi ahal izango du, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara jo beharko du (Donostia kalea 1, 8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz), edo Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako lurralde bulegoetara:

Bizkaiko lurralde bulegoa: Gral. Concha kalea 23, Bilbo.

Gipuzkoako lurralde bulegoa: Easo kalea 10, Donostia.

Arabako lurralde bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Halaber, interesdunak hilabeteko epealdia dauka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Turismo eta Merkataritza sailburuordearen aurrean.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 18a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala