Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2022ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
3313

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 6koa, Ekonomia eta Ogasun Saileko Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bitartez informazio publikoaren izapidearen mende jartzen baita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren agindu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek EAEko aurrekontu orokorren kontura ematen dituzten laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa.

2022ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren agindu-proiektua prestatzeko prozedurari; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek EAEko aurrekontu orokorren kontura ematen dituzten laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da agindu-proiektu hori.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak entzunaldiaren izapidetik pasatuko dira, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, informazio publikoaren izapidetik.

Azaldutakoa kontuan hartuta, eta Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 69/2021 Dekretuaren 6. eta 8. artikuluek emandako eskumenak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Informazio publikoaren izapidearen mende jartzea Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren agindu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek EAEko aurrekontu orokorren kontura ematen dituzten laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa.

Informazio publikoaren izapidea hogei egun balioduneko epean egingo da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko aukera egon dadin, agindu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Ekonomia eta Ogasun Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-oholean (www.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 6a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA LUZ RUIZ MELENDO.


Azterketa dokumentala