Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2022ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3310

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 14koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta emaitza horiek behin betiko egiten dituena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deialdia egin zuen, 2022ko urtarrilaren 28ko Ebazpenaz (EHAA, 2022-02-08; 27. zk.).

Azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko ekainaren 15eko Ebazpenaz argitaratu zen (EHAA, 2022-06-22; 120. zk.).

Erreklamazioak egiteko epea amaitu ondoren, aurkeztu direnak aztertu dira. Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra baietsi diren erreklamazioak argitaratzeko agintzea helbide elektroniko honetan: https://www.ivap.euskadi.eus/2022-1-deialdia/z16-a3hedei/eu/

2.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztu diren gainerako erreklamazioak ezestea.

3.– 2022ko ekainaren 15eko Ebazpenaz argitaratutako behin-behineko emaitzak behin betiko egitea.

4.– Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 14a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala