Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2022ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAUDIOKO UDALA
3308

IRAGARKIA, peoi espezialisten hamar lanposturen hautaketa-prozesuaren deialdiaren oinarri orokorrak eta espezifikoak onartzeari buruzkoa, 2020ko eta 2022ko Lan Eskaintza Publikoari eta hautaketa-prozesuaren deialdiari dagozkionak.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 89. zenbakian, 2020ko abuztuaren 10ekoan eta 39. zenbakian, 2022ko apirilaren 1ekoan, oinarri orokorrak argitaratu ziren, eta 2022ko ekainaren 27ko 74. zenbakian, peoi espezialisten hamar lanposturen hautaketa-prozesuaren deialdiaren oinarri espezifikoak argitaratu ziren, Administrazio Bereziko eskalakoak; Azpieskala Zerbitzu Bereziak; C2 Taldea; Derrigorrezko 1. hizkuntza-eskakizuna dutenak, 2020ko eta 2022ko Lan Eskaintza Publikoari dagozkionak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Plaza horiei buruzko iragarkiak udal honetako ediktu-oholean, Udalaren webgunean eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laudio, 2022ko ekainaren 28a.

Alkate-udalburua,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.


Azterketa dokumentala