Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2022ko uztailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZUIAKO UDALA
3307

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Alkatetzak 2022ko maiatzaren 24an emandako 142 zenbakiko dekretuaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko ezohiko enplegu publikoaren eskaintza onartu da, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera.

(Ikus .PDF)

Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala ere, aukerako izaeraz eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio erabakia hartu zuen organoari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Murgia, 2022ko maiatzaren 24a.

Jarduneko alkatea,

AGUSTIN OTSOA ERIBEKO LANDA.


Azterketa dokumentala