Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2022ko uztailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3297

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 29koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Arabako Moreda (Araba) saneamendu-sistemaren eta hondakin-uren araztegiaren Proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onartzen duena.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2022ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion «Arabako Moreda (Araba) saneamendu-sistemaren eta hondakin-uren araztegiaren Proiektuari», eta jendaurrean jarri zen.

Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2022ko apirilaren 27an. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, ez da alegaziorik aurkeztu.

Era berean, proiektua gainbegiratu eta informatu egin da. Egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 234. artikuluan ezarritakoa betetzen duela. Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB, 2014/24/EB Zuzentaraua eta indarreko dauden gainerako lege-xedapenen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora.

Agentziako Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bileran emandako funtzioen eskuordetzearen arabera, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeak 13 f) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, lege horren beraren 15 m) eta Agentziaren Estatutuen 7.2 ñ) artikuluei dagokienez, zuzendari nagusiari dagokio proiektu hori onartzea.

Azaldutakoa oinarri hartuta, proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onartu behar da.

Horregatik, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatu behar diren gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea «Arabako Moreda (Araba) saneamendu-sistemaren eta hondakin-uren araztegiaren Proiektuaren» jendaurreko informazioaren izapidea.

Bigarrena.– Behin betiko onartzea «Arabako Moreda(Araba) saneamendu-sistemaren eta hondakin-uren araztegiaren Proiektua». Kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua bi milioi berrehun eta hirurogeita hemeretzi mila ehun eta hogeita hemeretzi euro eta hogeita bat zentimo (2.279.139,21) dira, BEZa barne dagoela.

Hirugarrena.– Uraren Euskal Agentziako teknikariek obraren zuinketa egitea. Zuinketa horretan obraren errealitate geometrikoa egiaztatuko da, bai eta onartutako proiektuan agertzen diren eta egin beharreko kontraturako oinarrizkoak diren kasuena ere.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeak 6.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 29a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala