Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2022ko uztailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3295

AGINDUA, 2022ko uztailaren 6koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2022ko edizioan arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sarietan sarituak izan diren pertsonen zerrenda argitaratzeko dena.

2022ko apirilaren 5ean argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 23ko Agindua, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea Sariak arautu eta horietarako deialdia egiten duena.

Aipatu martxoaren 23ko Aginduaren 7.3 artikuluak jasotzen du modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2022ko edizioko Gure Artea Sariak direla eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinaraztea:

– Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: María Purificación Herrero Martínez de Nanclares.

– Sorkuntza-lana aitortzeko saria: Nora Begoña Aurrekoetxea Etxebarria.

– Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Consonni ediciones, S. Coop. Pequeña.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 6a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala