Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2022ko uztailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3294

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 30ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez laguntzak ematen diren haurren minbiziaren inguruko ikerketa proiektuentzat.

2020ko urriaren 6ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak haurren minbiziaren inguruko ikerketa proiektuentzako laguntzen deialdia onetsi zuen, eta hala dator bilduta 2020ko urriaren 19ko EHAAn (205. zk.). Laguntza emateari buruzko 2021eko apirilaren 12ko Ebazpena 2021eko maiatzaren 12ko EHAAn argitaratu zen (2688. zk.).

Ebazpen horren 11. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu laguntza horiek, EHAAn argitaratuko den ebazpenaren bidez, Balorazio Batzordeak proposatutakoaren arabera.

Deialdian finantzatutako doktoratu ondoko kontratuetako batek 2021eko abenduaren 31n laguntzari uko egin ziola jakin ondoren, Balorazio Batzordea deitu zen, esleitu gabe zegoen laguntza berresleitzeko.

Laguntzak berriz esleitzeko Balorazio Batzordearen proposamen berria aztertu ondoren, eta deialdiaren oinarrien 4.4 artikuluarekin bat etorriz, «laguntza modalitate bakoitzerako aurreikusitako gehienezko kantitatera iristen ez diren kasuetan, soberan dauden kantitateak 4.1 artikuluan aurreikusitako haurren minbiziaren ikerketa biomedikoko proiektuetarako erabiliko dira». Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean adierazten den doktoratu ondoko kontratua finantzatzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean jasotako ordezkoen behin betiko zerrenda onartzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, oinarri arautzaileen 11.4 artikuluak bildutakoa betez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute nahi duten entitate eskatzaile guztiek.

Barakaldo, 2022ko ekainaren 30a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala