Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2022ko uztailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3287

1308/2022 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2022ko ohiko lehenengo deialdiko proben behin betiko emaitza orokorrak argitaratzen dituena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2022ko urtarrilaren 28ko 130/2022 Ebazpenaren bidez (EHAA, 27. zk., otsailaren 8koa), onartu zuen Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2022ko proben ohiko lehenengo deialdia.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak martxoaren 29an emandako 289/2022 Ebazpenaren bidez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ohiko lehenengo deialdiko probetan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak ekainaren 21ean emandako 503/2022 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2022ko bigarren deialdiko proben behin-behineko emaitza orokorrak, izangai bakoitzaren trebetasun desberdinak ebaluatzen dituzten proben kalifikazioak (idatzizko ulermena, idatzizko adierazpena eta ahozko ulermena eta adierazpena) eta emaitza orokorra, ebaluatutako proba bakoitzari dagokion «gai» edo «ez gai» kalifikazioa adierazita. Aipatu Ebazpena 2022ko ekainaren 22an argitaratu zen Osakidetzaren intranet korporatiboan.

Urtarrilaren 28ko 130/2022 Ebazpenaren 16. oinarriak ezartzen du, behin-behineko kalifikazioak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek gutxienez bost egun naturaleko epea izango dutela erreklamazioak Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariari aurkezteko.

Aipatu urtarrilaren 28ko 130/2022 Ebazpenaren hamazazpigarren oinarriak ezarritakoaren arabera, behin-behineko emaitza orokorren aurkako erreklamazio-epea amaituta eta, erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, epaimahaiak prozesuaren behin betiko emaitza orokorrak onartuko ditu.

Era berean, aipatu urtarrilaren 28ko 130/2022 Ebazpenaren hamezortzigarren oinarriak ezartzen du hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin betiko emaitzak onartzen dituen Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, izangaiek egiaztatutako hizkuntza-eskakizunak adierazita.

Azaldutako guztiagatik eta emandako ahalmenak erabiliz, hau,

EBATZI DUT:

Agindua ematea, Osakidetzaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 130/2022 Ebazpen bidez deitutako 2022ko ohiko lehenengo deialdiari dagozkion hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben behin betiko emaitza orokorrak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, ebazpen honen eranskinean ezarritakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121 eta 122 artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala