Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2022ko uztailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BARAKALDOKO UDALA
3285

IRAGARKIA, Barakaldo Kirolak sozietatearen aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Maiatzaren 26ko 230/2022 Lehendakaritzaren Ebazpenaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko lan-eskaintza publikoa onartu zen, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta 6. Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera, eta lanpostuen zerrenda hau eman zen:

Sarbide sistema lehiaketa oposizioa (Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikulua).

(Ikus .PDF)

Sarbide sistema lehiaketa (Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. Xedapen gehigarria).

(Ikus .PDF)

Aipatutako Ebazpenaren aurka Errepozizioa Errekurtsoa aurkeztu daiteke Barakaldo Kirolakeko Presidentearen aurrean hilabeteko epearen barruan, urriaren 1eko 2015/39, Administrazio Publikoen Jarduera Amankomunaren Legearen 112, 114, 123 eta 124 artikuluen arabera, edo zuzeneko Errekurtso Kontentsiozo Administratiboa bi hilabeteko epearen barruan, uztailaren 13ko 1998/29 Kontentsiozo Administrazioaren Jurisdikzioa arautzen duen Legearen arabera.

Horren berri ematen da Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikuluan, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 70. artikuluan (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) eta Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.

Barakaldo, 2022ko maiatzaren 26a.

Presidentea,

JOSE IGNACIO ASENSIO NOVO.


Azterketa dokumentala