Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2022ko uztailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MIBA, S. COOP. ETA INEKO, S. COOP.
3263

IRAGARKIA, «Miba, S. Coop.» sozietate xurgatzailearen eta «Ineko, S. Coop.» sozietate xurgatuaren arteko xurgapen bidezko bat-egiteari buruzkoa.

Euskadiko kooperatibei buruzko 11/2019 Legeak 83.6 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da arestian aipatu kooperatibek batzar nagusiak egin zituztela 2022ko ekainaren 21ean eta 25ean, hurrenez hurren. Batzar horietan onartu zen, legez ezarritako gehiengoarekin, xurgapen bidezko bat-egitea. Sozietate xurgatzaileari oinordetza unibertsalaren bidez emango zaizkio sozietate xurgatuaren eskubide eta betebehar guztiak, xurgatze-proiektuan ezarritakoaren arabera.

2022ko maiatzaren 18ko xurgatze-proiektuaren arabera erabaki da xurgatzea, 2021eko abenduaren 31ko balantze itxiekin.

Berariaz jasota uzten da xurgatu diren kooperatibetako bazkideek kooperatibatik irteteko eskubidea dutela, baldin eta erabakiaren aurkako botoa eman badute edo, batzarrean agertu ez arren, erabaki horrekin ados ez badaude. Horretarako, administratzaileei idazki bat bidali beharko diote, bat egiteko erabakiaren azken iragarkia argitaratu eta 40 eguneko epean, Euskadiko Kooperatiben Legeak 84. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Era berean, jasota geratzen da bat-egitean parte hartzen duten kooperatiba-sozietateen hartzekodunek bat-egitearen aurka egin dezaketela, idatziz, hilabeteko epean, bat egiteko erabakiaren azken iragarkia argitaratzen denetik hasita, Euskadiko Kooperatiben Legeak 85.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Etxebarria, 2022ko ekainaren 29a.

«Miba, S. Coop.» sozietateko presidentea (xurgatzailea),

JON INTXAURBE OTZERINJAUREGI.

«Ineko, S. Coop.» sozietateko presidentea (xurgatua),

SANTIAGO ARAKISTAIN EGAÑA.


Azterketa dokumentala